Nortzuk gara                Ikuskizunak             Multimedia              Diskoa              Egutegia             Kontaktua

                                   

 

 

                                                                        KONTZERTUA

           Hasieran dantza ikuskizun bat zena, orain kontzertu bilakatu da, formatu txikiago batekin ahalik eta espazio gehienetara ailegatzeko asmoz. Dantza ez da alde batera geratu, gurekin bi dantzari etortzen baitira: Izaskun Iturri eta Iker Moreno.

            Gauza berri asko erantsi dizkiogu ikuskizun berri honi: Pantaila erraldoian proiekzioak, zenbait kanta berri eta batez ere publikoarenganako hurbiltasuna.

            Dena den, ikuskizun honek ia edozein girora moldatzeko aukera dauka, kalean, taberna, areto edo antzoki batean sar daitekena. Baita kontzertu didaktiko bilakatzeko aukera ematen du, azalpen eta aurkezpenak publiko mota ezberdinetara egokituz, euskara, gaztelaniaz zein elebiz aurkezten dugularik.