Nortzuk gara                Ikuskizunak             Multimedia              Diskoa              Egutegia             Kontaktua

       

 

IZEIA diskoa

 

IZEIA dantza ikuskizunaren musika biltzen duen diskoa 2004a plazaratu zen. Disko honek biltzen dituen 17 konposizioak, teknologia berriek musika tradizionalari egin diezaieketen ekarpen berrien erakustaldi bat da. Estilo, erritmo eta instrumentu tradizional eta modernoen arteko nahasketa da disko honi testura eta atmosfera bereziak ematen diona. Modu honetan, orkestra, txalaparta, edo perkusiozko instrumentuak imitatzen duten soinu elektronikoak, txistua, alboka, biolina edo akordeoia bezalako benetako instrumentuekin nahasten dira.

Konposizioa, konponketak eta instrumentazioak Ismael Yagüe Garcia musikari eta txistulariaren esku joan dira. Txistuaz gain, Ismael Yagüek silbotea, xirula, txirulak, alboka, teklatua edo panderoa bezalako beste instrumentu batzuk erabiltzen ditu. Ismaelekin batera Amaia Domeño (Txistua), Katrin Kanpo (biolina) eta Goizane Ilundain (akordeoia) aritu dira. Itziar Perez de Zirizak diskoaren kantu bati ahotsa jartzen dio.

 

IZEIA diskoa salgai honako dendetan:

Iruñeko alde zaharreko ELKAR liburudendan

Iruñeko KARRIDENDA

Atarrabiako ATARRABIA liburudendan

 

Diskoa korreoz jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

IZEIA taldea

Tel: 677 71 66 59

izeia@izeia.org